Tamara Sayago

Boluntario izatea nire bizitzako parte izan da 18 urte nituenetik. Oraindik helduen mundu batean umea nintzela, mundua aldatzeko nire alletxoa jar nezakeela jakin nuen. Gaur, 23 urte geroago, boluntario gisa aktibo jarraitzen dut, nire enpresak, Iberdrolak, eskaintzen duen boluntario korporatiboari esker.Batzuetan, denborarik ezak etanorekin lan egin behar den ez jakiteak, gogoa desagertarazten du. Aukerak etxean izateak errazagoa eta eskuragarriagoa egiten du.

Boluntariotza Korporatiboa

Tamara Sayago:

Boluntariotza Korporatiboa

Nire izena Tamara Sayago da, 41 urte ditut eta Usansolon bizi naiz. Ainhize eta Imanol izeneko bi lurrikaren amatxo naiz eta Iberdrolan lan egiten dut duela ia 5 urtetik.

18 urte bete berrirekin, Gorabiden boluntario izaten hasi nintzen.

Larunbat arratsaldeetan, 16:00etatik 20:00etara, adimen-urritasuna zuten pertsona talde bateko kide bat gehiago bihurtzen nintzen. Ia 3 urte eman nituen horrela, boluntario izateagatik nire larunbat arratsaldeak "sakrifikatzen". Ez zen inondik inora sakrifizio bat izan, esperientzia bat izan zen, zalantzarik gabe, neurri batean orain naizen pertsona izaten lagundu zuena.

Lanean hasi nintzenean, boluntario izaten jarraitzeko aukera eman zidan multinazional batean sartu nintzen.Hor aurkitu nuen Boluntariotza Korporatiboa. Nola? Boluntario korporatiboa? Bai, enpresek aukera ematen diete beren langileei boluntariotzako ekintzetan parte hartzeko.

Iberdrolan sartu nintzenean, eta behin finkatuta, atentzioa eman zidan gauzetako bat Iberdrolak bere langileei eta langileen senideei eskaintzen dizkien boluntario-ekintzen katalogo zabala izan zen. Boluntario izaten jarrai nezakeen! Ahal dudan neurrian, egokitzen zaizkidan guztietan izena ematen dut… Nahiago nuke gehiagora apuntatu ahal izango banintz! Azken urteotan asko egin ditut, zein baino zein politagoa, eta hori guztia Boluntariotza Korporatiboari esker.

Boluntariotza-ekintzak honako hauek dira: baso-berritzeak, jostailuak eta/edo janaria biltzeko kanpainak, etorkinentzako eta errefuxiatuentzako ikastaroak, martxoaren 8ko, azaroaren 25eko eta urriaren 19ko ospakizunak eta laguntzak, norberaren defentsari buruzko ikastaroa, grafiti inklusiboa, Nazio Batuen Unitatearen GJHak nire seme-alaben eskolan aurkeztea eta ospitaleratutako haurrei pijamak ematea. Azken bi ekintza horiek bete naute gehien. Azpimarratzekoa da ekintza horietan eman dudan denbora guztiz borondatezkoa izan dela, eta nire lankideen eta jefeen laguntza nabarmendu behar da; izan ere, edozein ekintzatan parte hartzen badut, haiek hartzen dute nire lanaren lekukoa.

Eta hori guztia Boluntariotza Korporatiboari esker, bitxia, ezta? LLangile rola alde batera uzten dugu une batez, boluntarioen kamiseta janzten dugu eta, eskura izateko erraztasunarekin eta bilatu beharrik gabe, ekintzak hor daude. Honek bidea errazten du. Enpresa guztietan ezarri beharko litzateke, denbora ezak eta norekin lan egin ez jakiteak gogoa desagertzea eragiten baitu. Aukerak etxean izateak errazagoa eta eskuragarriagoa egiten du.