Unai Bilbao Vélez
Nire burua ezagutzen jarraitzeko sentsazioak eta elkarrekin ikasteko gogoak bultzatu nau nazioarteko boluntariotzan murgiltzera
Europako Elkartasun Kidegoa (EEK)
Nire burua ezagutzen jarraitzeko sentsazioak eta elkarrekin ikasteko gogoak bultzatu nau nazioarteko boluntariotzan murgiltzera
Europako Elkartasun Kidegoa (EEK)
"Boluntariotza esperientzia bat bizitzeak suposatzen duenari lotutako hitz bat aukeratu beharko banu, autoezagutza da. Filosofia, Politika eta Ekonomiako unibertsitate-ikasketak hasi berri nituen Deustuko Unibertsitatean, eta deigarria egin zitzaidan komunitate-proiektuei denbora eskaintzea, hezkuntza ez-formala ezagutzen denaren barne ikasten jarraitzeko, eta ez garrantzi eta balio pertsonal txikiagokoa izanik.
Esango nuke ezagutzen jarraitzeko sentsazioak eta bide konbentzionaletatik haratago elkarrekin ikasteko gogoak lagundu didatela orain arte eta horrek bultzatu nauela nazioarteko boluntariotzan murgiltzera.
Horrela, bada, laster EkoPotek (OrganicWay) kudeatutako Organic Life: Ideas in action (Eslovenia) proiektuan parte hartuko dut. Erakunde hori irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta bere helburua da egunero CSA (Community supported agriculture) bezalako lan-esparru jasangarrian sartzen diren mota guztietako nekazaritza-proiektuetan laguntzea eta eboluzionatzen laguntzea.
Kezka horiek kontuan hartuta, Portugalen (SCI) eta Kroazian (ESC) egin ahal izan nituen boluntariotzak nabarmenduko nituzke, permakulturan eta kulturen arteko elkarrizketan sakonduz. Aurten, Partaidetza eta Garapen Komunitarioa (UPV/EHU) masterraren azken zatian, Plentziako Herri Lurrak Elkartearen bitartez, Plentziako eskolako ikasleekin ingurumen hezkuntzako hainbat tailer parte-hartzaile egin ditugu. Aldi berean, EDE Fundazioko kide izateko aukera izan nuen sei hilabetez, Novia Salcedoren prestakuntza-beken bidez, administrazio publikoei edo hirugarren sektoreko enpresei lotutako proiektuetan lan eginez, gizarte-zerbitzuen arloan, haurrak edo gazteak langai nagusi izanik.
Ibilbide honekin guztiarekin, prestakuntza ematen jarraitzea espero dut, nire profil profesionala zabaltzen eta alderdi pertsonalak aztertzen jarraituz. Eta ea pixkanaka gazteagoek programa hau (European Solidarity Corps) ezagutzeko aukera izango duten, Europar Batasunetik nahiko interes handiz bultzatzen ari dela ematen baitu".
Izena: Unai Bilbao Velez
Adina: 25
Udalerria: Getxo