Yuko Huali Alvarez Peral

Nire esperientziatik, mundu guztia animatzen dut boluntario izatera; dela hondartzak garbitzen, dela saskibaloi klub batean. Niri ekarpen handia egiten dit.

San Fidel ikastolako ikaslea

Yuko Huali Alvarez Peral

Apur bat besterik ez bada ere

Kaixo! Yuko naiz, 17 urte ditut, Muxikan bizi naiz eta nire ibilbide akademikoko urterik txarrenean nago (batxilergoko bigarren mailatik pasatu zareten guztiok ulertuko nauzue). Gitarra jotzen saiatzen naiz; begetarianoa eta miopea naiz; ez ditut txisteak ezta sarkasmoa ulertzen; pena ematen dut kiroletan, nahiz eta saiatzen naizen (surf taularen gainean mantentzea urrutiegi dagoen etorkizun bat dirudi); crack bat naiz hizkuntzetan eta baita ikasketetan ere (okerren ematen zaidana mateamatikak dira, baina ez dut amore ematen, izugarri gustatzen zaizkit); filosofia izan da nire aurkikuntza handia, eta erromantiko amorratua naiz (ZOROA!! oihu egiten du amak atzetik).

Neska lotsatia naiz, baina bonbardaketa batean izena ematen dutenetakoa ere banaiz, eta, oroimena dudanetik, gozatu egin dut banbalina artean egoten; antolatzen, laguntzen eta parte hartzen.

Ez dut gogoratzen nola eta noiz hasi zen boluntariotza nire bizitzaren parte izaten. Alde batetik, badakit familiatik datorkidala; izan ere, nire gurasoak beti egon dira inplikatuta kausa sozial desberdinetan, eta orain naizena egiten dizkidaten balioak irakatsi dizkidate, besteak beste altruismoaren garrantzia. Atzera begiratuz konturatzen naiz "Norbaitek egin dezake...?" galdetzen zen bakoitzean, eskua altxatua nuela, batzuetan nire adinerako handiegiak ziren gauzetan bazen ere, baina ni beti nengoen laguntzeko prest.

Ongintzazko ekitaldi batean edo animali protektora batean izan litzateke, edota kontu ofizialagoetan, hala nola Open House arkitektura jaialdian edo Gernikako bakearen museoan…

Bitxos Bermeo erakundearekin ia kasualitatez hasi nintzen, klaseko proiektu batean, non 20 orduko boluntariotza egin behar genuen, baina nik urte osoa egin nuen azkenean. Erakundeak lan ikaragarria egiten du Bermeo inguruan etxe baten bila dabiltzan animalien alde, kalean bizi direnentzat gune seguruak sortzeaz arduratzeaz gain lokal batean zaurgarrienak hartzen ditzutelako. Egonaldian leku horiek egokitzen eta katu adoptagarriak sozializatzen lagundu nuen. Gainera, horrek Brownie proiektuarekin lankidetzan aritzera eraman ninduen. Brownie, labrador txakur bat, haur bati AENarekin laguntzeko trebatua izateko dirua biltzean oinarritzen zen proiektu hori. Une honetan Gernikako Bakearen Museoarekin elkarlanean ari naiz, uste dudalako ahazten den historia errepikatzera kondenatuta dagoela, eta une historiko honetan faxismoak aurrera egiten du,ez bakarrik Europan, baizik eta mundu osoan. Beraz, funtsezkoa da gazteok horren alde egitea eta horregatik prestakuntza jasotzen ari naiz bisita gidatuak egiteko , horrela, bisitariak kontzientziatzeko Gernikan duela 88 urte gertatu zenaz.

Boluntariotzak neure burua definitzen lagundu didala uste dut. Duela ez asko medikuntza ikastea erabakita nuen, baina selektibitatea gertu zegoela, B plan bat izatea ezinbestekoa zen. Mediku izatera eramango ninduten alternatibak bilatzen nituen, baina amak esan zuenean: “Ahaztu hori dena, zer gustatzen zaizu benetan egitea?”. Konturatu nintzen benetan gustatzen zitzaidana boluntariotzetan egiten nuena zela: jendearekin hitz egitea, proiektua azaltzea, behar zenean laguntzea... Orain argi daukat Nazioarteko Harremanak ikasi nahi ditudala, eta nire B plana izaten hasi zena abezedario osoa bihurtu da, orain arte egiteko asmoa nuenari 180º-ko bira emanez.

Nire esperientziatik, mundu guztia animatzen dut boluntario izatera; dela hondartzak garbitzen, dela saskibaloi klub batean. Niri ekarpen handia egiten dit, jende zoragarria ezagutu dut parte hartu dudan leku guztietan, eta asko ikasi dut haiengandik; bihotzera iritsi zaizkidan proiektuetan ere parte hartu dut. Izan ere, ndibidualismorako joera gero eta handiagoa duen gizarte batean, trukean ezer itxaron gabe gauzak egitea funtsezkoa da mundu hobe bat lortzeko (apur bat besterik ez bada ere)