Emakume boluntarioen talde batek osatzen du Atzarri, eta aisialdirako gune bat eskaintzen diegu EDE Fundazioaren emakume-programetan parte hartzen duten emakumeei eta haien seme-alabei. Boluntarioen zeregina hauxe izango litzateke:
- Aisialdiko jarduerak antolatzea eta dinamizatzea.
- Proiektua kudeatzeko talde-bileretan parte hartzea.
- Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzea emakumeak aisialdiko jardueran edo esku-hartzean dauden bitartean.
Udalerria
Bilbo
Esku-hartzearen eremua
Gizarte-bazterketa
Boluntariotza zeregina
Harrera, informazioa eta aholkularitza
Taldeak dinamizatzea
Sentsibilizazioa eta salaketa soziala
Beste barne-funtzio batzuk
Aisialdiko jarduerak programatzea eta dinamizatzea.
Aktibitateen materialak prestatzea.
Haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzea, emakumeak aktibitatean edo esku hartzean parte hartzen ari diren bitartean.
Boluntariotza profila
18 urtetik gora
Unibertsitario
65 urtetik gora
Indarkeria matxistarekin sentsibilizatuta dauden 21 urtetik gorako emakumeak, proiektuan aritzeko gogoa eta denborarekin. Aurretiaz boluntariotzan esperientzia daukatenak edo ez.
Parte hartzeko denbora
Astean zehar - arratsaldez
Astean zehar eta arratsaldez garatu beharreko boluntariotza. Boluntario taldearen erreferentzia-eguna asteartea izango da, 17:00etatik 19:00etara gutxi gorabehera.
Urteko sasoia
Ikasturtea (iraila-ekaina)
Udan eta eskola-oporretan haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen jarraituko da.
Boluntariotzarako laguntza
Erantzukizun zibileko asegurua eta istripuak
Formakuntza
Gastuen estaldura
Laguntza eta jarraipen indibidualizatua eskaintzen zaio boluntarioari
Kolektiboa
Emakumeak
Indarkeria matxista pairatu duten emakumeak eta beraien seme alabak
Informazio gehiago
Informazio gehiagorako idatzi zegiluz@edefundazioa.org (Ziortza)
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa
eta boluntario gisa laguntzea eskatu. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
BizkaiaGara-n erregistratu
Eman izena BizkaiaGara-n eta eman zure lehen pausoa pertsona boluntario bihurtzeko.
Zure profilean sartu
Pertsona boluntario bazara, identifika zaitez eta erakundearekin harremanetan jarriko zaitugu.
Egin zaitez pertsona boluntario!
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa.
Proiektuetan laguntzea eskatzeko, beharrezkoa da boluntario gisa alta ematea. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
Gogoratu zure boluntariotza-proiektuak zentzuz hautatzea, eta benetan interesatzen zaizkizunak soilik eskatu.
Eremu pribatuan, zure boluntariotza-proiektuei buruzko arlo guztiak kudeatu ahalko dituzu: eskabideen jarraipena egitea, hobespenak aldatzea, proiektuak proposatzea...
Eta ez ahaztu BizkaiaGara erakundearekin harremanetan jar zaitezkeela prozesuaren edozein unetan, zure zalantzak argitzeko.