Boluntarioak bilatzen ari gara: pertsona helduak, prestutasunarekin, konpromisuarekin, eta familia bat akonpainatzeko gogoekin.
Bidegintza Gizarte Ekimeneko kooperatibaFamilientzako mentoria: Familiak familiei laguntzen
Familiak familiei laguntzen
Familia-mentoreak izan nahi duten familiak bilatzen ditugu, denbora batez beste familia bati gertutasunetik, konfiantzatik eta egunerokotasunetik laguntzeko.
Ez da konponbideak eskaintzea, baizik eta bidea elkarrekin egitea eta komunitateko sarea indartu eta sendotzen duten harremanak sortzea.
Udalerria
Esku-hartzearen eremua
Boluntariotza zeregina
Laguntza hainbat alorretan eman daiteke, hala nola seme-alaben hazkuntzan, auzoa eta bertako baliabideak ezagutzen, eskola-ingurunean, kudeaketa txikietan, aisialdian, osasunean edo eguneroko bizitzako beste edozein esparrutan, azken finean, familia batek lagunduta senti daitekeen zerbaitetan.
Boluntariotza profila
Pertsona mentorea familia bati lagundu nahi dion norbait da. Parte hartzeko, besteak errespetatzeko, aktiboki entzuteko, pertsona enpatikoa eta malgua izateko eta arazoei konponbideak topatzeko gaitasunak dituen pertsona bat.
Parte hartzeko denbora
Familia bati 9-12 hilabetez laguntzeko konpromisoa hartzea dakar, astean 2 ordu eskainiz.

