Mentorea izan nahi duzu? Bidegintzak bolondres gazteak gonbidatzen ditu haur eta nerabeei beren bizitza etapan bidelagunak izateko.
Bidegintza Gizarte Ekimeneko kooperatibaItsasargia Berdinen arteko mentoria
Itsasargia: ser faro
Bidegintzak Itsasargia aurkezten dizu. Itsasargia berdinen arteko mentoretza programa pilotoa da non 16 eta 20 urteren arteko gazteak 10 eta 15 urteren arteko haur eta nerabeen lagun eta erreferente bilakatzen diren.
Gogoratzen al duzu momentu zail batean lagundu zizun pertsona bat, zurenaga konfiantza izan duena eta hazten lagundu zizuna? Zuretzako itsasargia izan den pertsona…
Hortaz, Itsasargia hortik sortzen da: bi pertsonaren arteko laguntza-harreman bat sortzea, non mentoreak eskolan eta ibilbide pertsonalean duen esperientzia positibotik abiatuta, zailtasunen bat duen haur eta nerabe baten esperientziari eta ikaskuntzari bere harri-koskorra ematen dion.
Udalerria
Esku-hartzearen eremua
Boluntariotza zeregina
Bolondresaren zeregina haurrak edo nerabeak duen eskolako errefortzu orduan egingo da, baina kontua ez da etxeko lanak egitea soilik. Akonpainamenduaren bitartez, zereginak hauek izan daitezke: elkarrizketak sortzea, jolasa ikasteko erraminta gisa erabiltzea, hizkuntzak praktikatzea (gaztelania, euskara edo ingelesa), eskolako lanetan lan egitea edo gustatzen zaienaz edo interesatzen zaienaz hitz egitea, orientatzea, kontatzea… haurrak edo nerabeak behar duen laguntzaren araberakoa izango da. Eta bikoteak bi pertsonen gustuetan, zaletasunetan, interesetan eta trebetasunetan pentsatuz osatuko dira.
Boluntariotza profila
Itsasargia programaren begirada haur eta nerabeen motibazioan, konfiantza eta eskola errendimenduan zentratzen da. Horregatik, laguntzen, entzuten eta esperientzia partekatzen duten pertsona erreferenteak bilatzen ditugu, motibazioa eta konfiantza indartzen laguntzen dutenak, gertuak direnak espektatibak lantzen dituztenak eta balio pertsonala sustatzen dutenak.
Parte hartzeko denbora
Astean 2 orduko konpromisua behar du. Prestutasunaren arabera, astelehenetik ostegunera izan daiteke: - Iruarteta eskolan: astelehena, asteartea, asteazkena eta osteguna 16:30-18:30. Maila: 5. Eta 6. - Dominicos-en (Encarnación elizaren atzean) asteartea eta osteguna 17:45-19:45. Maila: 1-2-3-4 DBH.
Urteko sasoia
2025-2026eko ikasturtean otsailetik ekainera.
Boluntariotzarako laguntza
Mentoretza-harremanarekin hasi aurretik bi formakuntza saioak egingo dira.
Kolektiboa
Bidegintzako eskola-laguntzako programan parte hartzen duten 10 eta 15 urte bitarteko haur eta nerabeak. Haur eta nerabe asko euren bizitzan aldaketak bizitzen ari dira. Aldaketa horiek zailtasun akademikoak, motibaziozkoak, autokontzeptua, familia edota zailtasun pertsonalak, beste herrialde batzuetatik iritsitako ondorioak… eragin ditzake eta gazte erreferente baten akonpainamendua izatea beren garapenerako onuragarria izan daiteke.
Informazio gehiago
Diptikoa: Infografia: https://www.canva.com/design/DAG7A_r2lPw/Dw-mq49LKcCXX7MYChkbmQ/edit?utm_content=DAG7A_r2lPw&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton Infografia: https://www.canva.com/design/DAG7SJ6y_bk/ww4ONBsO8D-qAYgIgau-Fg/edit?utm_content=DAG7SJ6y_bk&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton


