Bidegintzak bolondresak bilatzen ari gara: pertsona gazteak, prestasunarekin, konpromisuarekin, eta haur eta nerabeak akonpainatzeko gogoekin.
Bidegintza Gizarte Ekimeneko kooperatibaItsasargia: eskola-laguntzako talde-mentoretza programa
Itsasargia
Bidegintzak Itsasargia aurkezten dizu. Itsasargia berdinen arteko akonpainamendu programa bat da non 16 eta 20 urteren arteko gazteak 10 eta 15 urteren arteko haur eta nerabeen lagun eta erreferente bilakatzen diren.
Itsasargia bi pertsonaren arteko laguntza-harreman bat sortzea datza, non gazteak eskolan eta ibilbide pertsonalean duen esperientzia positibotik abiatuta, zailtasunen bat duen haur eta nerabe baten esperientziari eta ikaskuntzari bere harri-koskorra ematen dion.
Udalerria
Esku-hartzearen eremua
Boluntariotza zeregina
Bolondresaren zeregina eskola-laguntza orduan egingo da, baina kontua ez da etxeko lanak egitea soilik. Akonpainamenduaren bitartez, zereginak hauek izango dira: elkarrizketak sortzea, jolasa ikasteko erraminta gisa erabiltzea, hizkuntzak praktikatzea (gaztelania, euskara edo ingelesa), eskolako lanetan lan egitea edo gustatzen zaienaz edo interesatzen zaienaz hitz egitea, orientatzea, kontatzea…
Gainera, programak esperientzia hasi aurretiko formakuntza bat jasoko du.
Boluntariotza profila
Gaztea (15-20 urte)
Laguntzen, entzuten eta esperientzia partekatzen duten pertsona erreferenteak bilatzen ditugu, motibazioa eta konfiantza indartzen laguntzen dutenak, gertuak direnak espektatibak lantzen dituztenak eta balio pertsonala sustatzen dutenak.
Parte hartzeko denbora
Astean 2 orduko konpromisua.
Urteko sasoia
2025-2026eko ikasturtea, urrian hasi.
Boluntariotzarako laguntza
Laguntzarekin hasi aurretik formakuntza saio bat egingo da.
Kolektiboa
Informazio gehiago
Diptikoa: Infografia: https://www.canva.com/design/DAG7A_r2lPw/Dw-mq49LKcCXX7MYChkbmQ/edit?utm_content=DAG7A_r2lPw&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton Infografia: https://www.canva.com/design/DAG7SJ6y_bk/ww4ONBsO8D-qAYgIgau-Fg/edit?utm_content=DAG7SJ6y_bk&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton


