Jai Garbien Alde Kanpaina

Boluntarioak behar ditugu!

  • Ingurumena
  • Komunitarioa
  • Osasuna
Sare Berdeak - Global Action Plan (GAP)
  • GJHaren ikono grafikoa 12
  • GJHaren ikono grafikoa 15
  • GJHaren ikono grafikoa 17
Jai Garbien Alde Kanpaina

Jai Garbien Alde Kanpaina

Pasa den urtean, jai-ekitaldien ondoren kaleetan zenbat zabor botatzen den ikusita, Ola sin Plástico Elkartetik proposamen hau egin zuten: Kontzientziazio-kanpaina bat egitea, ahalik eta elkarte, talde eta pertsona gehienek, udalek eta jaien eta ekitaldi berezien antolaketan inplikatutako eragileek lagunduta, prebentziotik lan egiteko, eta ez konponbiderik ez duena garbitzetik. Horrela Jai Garbien Alde kanpaina jaio zen. Aurten ere ekimena bultzatzen jarraitzen dugu, eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta proposamena babesten duten erakunde/elkarteekin batera, Bizkaiko hainbat jai-ekitalditan izango gara, kanpainaren berri emanez eta jaietan sortzen diren hondakinak biltzeko gune garbiak adieraziz. Izango garen lehen ekitaldia uztailaren 7an izango da, Mungiako San Pedro jaien barruan ospatuko den Sukalki Egunean. Egun horretan gurekin egon nahi duten boluntarioak bilatzen ari gara, kanpainaren berri eman eta udalerrian jarriko diren gune garbiak ezagutarazteko. Beraz, ekimenarekin kolaboratu eta egun polit bat pasatzeko interesa baduzu, idatz iezaguzu! Bazkaria barne dago! kaixo@sareberdeak.eus

Udalerria

  • Bizkaia osoan

Esku-hartzearen eremua

  • Ingurumena
  • Komunitarioa
  • Osasuna

Boluntariotza zeregina

  • Harrera, informazioa eta aholkularitza
  • Konpainia
  • Sentsibilizazioa eta salaketa soziala

Boluntariotza profila

  • Edozein pertsonak balio du

Parte hartzeko denbora

  • Asteburuak - goizez
  • Asteburuak - arratsaldez

Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00/18:00ra izango da

Urteko sasoia

  • Uda

Uztailak 7, igandea

Boluntariotzarako laguntza

  • Erantzukizun zibileko asegurua eta istripuak

Kolektiboa

  • Gizartea orokorrean
Bueltatu