Izan nahi al duzu zuk aldea markatu duena ospitalean daudenean laguntzabehardutenpertsonen artean?
Hau da zure aukera!
Pertsona boluntario eta konprometituen bila gabiltza, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) paziente ahulei/nagusiei laguntzeko Konect@proiektu pilotu ilusionagarrian parte hartzeko.
Hauskortasun-egoerabizi duten pazienteei laguntzeko proiektu honen ardatza da, batetik, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko euren joan-etorriak erraztea, eta, bestetik, egin beharreko kudeaketa administratiboetan laguntzea, hala nola: hitzordu-eskaerak, proba osagarriak eta abar; hala eskatzen duten pazienteei laguntza logistikoa eta emozionala emanez.
Boluntario gisa aukera izango duzu konpainia egiteko, laguntza emozionala eta laguntza praktikoa emateko. Pazienteen ospitale-esperientzia bestelakoa izango da zure presentziari esker.
Zer espero dugu zugandik? • Enpatia. • Zure denbora eta konpainia modu erregularrean eskaintzeko prestasuna. • Jarrera positiboa eta eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna izatea.
Zer eskaintzen dugu? • Bizipen atsegina eta aberasgarria. • Boluntario-lana ondo betetzeko prestakuntza eta orientazioa. • Komunitateari ekarpen esanguratsua egiteko eta besteen bizitza hobetzeko aukera.
Proiektu pilotu honetan parte hartu nahi baduzu eta pazienteen bizipen horretan zure alea jarri, eman izena orain! Espero dugu gure boluntario-taldeko kide izango zarela!
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa
eta boluntario gisa laguntzea eskatu. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
BizkaiaGara-n erregistratu
Eman izena BizkaiaGara-n eta eman zure lehen pausoa pertsona boluntario bihurtzeko.
Zure profilean sartu
Pertsona boluntario bazara, identifika zaitez eta erakundearekin harremanetan jarriko zaitugu.
Egin zaitez pertsona boluntario!
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa.
Proiektuetan laguntzea eskatzeko, beharrezkoa da boluntario gisa alta ematea. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
Gogoratu zure boluntariotza-proiektuak zentzuz hautatzea, eta benetan interesatzen zaizkizunak soilik eskatu.
Eremu pribatuan, zure boluntariotza-proiektuei buruzko arlo guztiak kudeatu ahalko dituzu: eskabideen jarraipena egitea, hobespenak aldatzea, proiektuak proposatzea...
Eta ez ahaztu BizkaiaGara erakundearekin harremanetan jar zaitezkeela prozesuaren edozein unetan, zure zalantzak argitzeko.