Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeak migratutako pertsona ekintzaileei lagun egiten die aspalditik. Badakigu ekitea ez dela erraza, abentura bat dela, eta ekintzailearen ongizate pertsonal eta emozionala gakoa dela ekintzailetzaren erronkei aurre egiteko.
Zer da mentoretza soziala? Mentore baten eta mentoretzapeko pertsona baten arteko akonpainamendua da, sei bat hilabete irauten duena. Bitarte horretan bi pertsonak aldian behin elkartuko dira (normalean, astero) eta aisialdiko jardueretan interesak partekatuko dituzte, solasean jardun, etab. Berdintasunezko harremana sortu behar da, bi pertsonek elkar ezagutu eta elkar onartu dezaten eta horrek guztiak bien ongizatea areagotu dezan; batez ere, egoera zailagoari aurre egiten ari zaion pertsonarena. Emakume mentoreen bila ari gara. Prestasuna, eskuzabaltasuna, entzuteko gaitasuna, enpatia eta konpromisoa dituztenak, baina baita jakin-mina ere, euren jatorrizko herrialdea utzi, hango gizarte saretik irten eta hemengo egoera berriaren oztopo eta erronkei adorez heldu dieten emakumeak ezagutzeko eta haiengandik ikasteko. Mentoretza sozialaren xedea da pertsonek elkarri indarra eta autoestimua ematea pertsonek soilik egiten dakiten moduan. Aldi berean, aukera eskaintzen du hemengo pertsona batek sakonean ezagutu ahal izateko atzerriko pertsona bat, hark hemen bizi duen egoera, jatorrizko herrialdean izan duen esperientzia, haren kultura etab. Alegia, mentoretzapeko pertsonari lagundu bitartean, beste pertsona jakintzaz eta esperientziaz aberasten da, eta uste dugu horrek mesede egiten diola gizarte kohesionatuago eta inklusiboago bati. Hemengo pertsonak eta migratuak elkartzeko eta elkarren arteko sareak eta zubiak egiteko gune bat da, eta horrelakoak ez dira beti aurkitzen errazak gure gizarte gero eta indibidualistago hauetan.
Lagundu nahi diguzu? Proposamena interesatzen bazaizu, idatzi egiguzu ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera, gaian “Mentoretza soziala” ipinita.
Udalerria
Bilbo
Esku-hartzearen eremua
Komunitarioa
Giza eskubideak
Gizarte-bazterketa
Boluntariotza zeregina
Harrera, informazioa eta aholkularitza
Konpainia
Proiektu honek Gizarte Mentoriak proposatzen duen laguntza-metodologiari buruzko prestakuntza espezifikoa jasotzen du. Erakundeak kudeatuko du prestakuntza hori.
Boluntariotza profila
Unibertsitario
Bizkaian bizi diren eta jatorri autoktonoa duten emakumeak, batez ere 35 eta 55 urte bitartekoak.
Parte hartzeko denbora
Prestasunaren arabera
Parte hartzeko denbora proiektuan parte hartzen duen emakume-bikote bakoitzaren artean adostuko da.
Urteko sasoia
Ikasturtea (iraila-ekaina)
Proiektuak gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Urteko denboraldia ez da garrantzitsua, parte hartzen duten emakumeek adostuko dute
Boluntariotzarako laguntza
Formakuntza
Proiektuak berariazko prestakuntza behar du gizarte-mentoriako metodologian. Erakundeak kudeatuko du prestakuntza hori.
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa
eta boluntario gisa laguntzea eskatu. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
BizkaiaGara-n erregistratu
Eman izena BizkaiaGara-n eta eman zure lehen pausoa pertsona boluntario bihurtzeko.
Zure profilean sartu
Pertsona boluntario bazara, identifika zaitez eta erakundearekin harremanetan jarriko zaitugu.
Egin zaitez pertsona boluntario!
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa.
Proiektuetan laguntzea eskatzeko, beharrezkoa da boluntario gisa alta ematea. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
Gogoratu zure boluntariotza-proiektuak zentzuz hautatzea, eta benetan interesatzen zaizkizunak soilik eskatu.
Eremu pribatuan, zure boluntariotza-proiektuei buruzko arlo guztiak kudeatu ahalko dituzu: eskabideen jarraipena egitea, hobespenak aldatzea, proiektuak proposatzea...
Eta ez ahaztu BizkaiaGara erakundearekin harremanetan jar zaitezkeela prozesuaren edozein unetan, zure zalantzak argitzeko.