Ba al zenekien ospitaleratutako haurrek eskolara joaten jarraitzen dutela, ospitaleetan irakasleak daudela? Irakurri al duzu inoiz aisialdiak eta denbora libreak osasunean dituzten onurei buruz? Proiektu honen bidez, boluntario gazteek Basurtuko Ospitalean dauden haurren bizi-kalitatea hobetzen ematen dute denbora.
Udalerria
Bilbo
Esku-hartzearen eremua
Aisia eta denbora librea
Osasuna
Boluntariotza zeregina
Konpainia
Espazioa dinamizatzea eta hurbiltzen diren haurrei laguntzea. Eskulanak, mahai-jokoak, elkarrizketak... egiten dira.
Boluntariotza profila
18 urtetik gora
Ahal dela, gazteak, dinamikoak eta aisialdian eta denbora librean esperientzia dutenak.
Parte hartzeko denbora
Asteburuak - goizez
Asteburuak - arratsaldez
Larunbat eta igandeetan, goizeko eta arratsaldeko txandetan.