GERO ETA HURBILAGO DAUKAGU TOURRA EUSKADIKO ERREPIDEETAN BIZITZEKO AUKERA!
Datorren uztailaren 1ean, 2an eta 3an horiz apainduko zaigu Euskadi, eta gure artean tradizio eta zaletasun handiena duten kiroletako batekin gozatuko dugu.
Laguntzeko gogoa baldin badaukazu, eta Tourraren esperientzia gertutik bizitzekoa, anima zaitez eta Tour Laguna bihurtu.
Frantziako Tourrean parte har ezazu Tour Lagun moduan, Euskadin zehar dabilen bitartean. Ondorengo formularioa bete ezazu, eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.
Kontuan izan parte hartzeko nahitaezkoa dela adinez nagusia izatea, eta gidabaimena edukitzea.