MATER gizartea ingurumenaren kontserbazio aktiboan inplikatu nahi duen zentro aitzindari eta berritzailea da. Pasaiako Itsas Gela elkarteak sustatuta euskal atunontzi tradizional batean kokatzen da, kultura eta itsas ondarea uztartuz. Pertsonak eta komunitateak itsasoaren zaintzan potagonistak bilakatzeko ekimenak eta programak sortzea du helburu. Horren adibide da ZERO ZABOR URETAN ekimena, aurten seigarren edizioa betetzen duena eta tokiko eragile desberdinak inplikatuz itsas hondakinen inguruko hausnarketa sustatzen duena, arazoari irtenbideak bilatzeko. Horretarako euskal kostaldeko 8 portuetan kokatzen da non herritarren ahalduntze eta sentsibilizazioa egiten den lehenik, ostean,uztailean, itsas zeharkaldia egiteko ontzi museoarekin.
Udalerria
Bermeo
Bilbo
Ondarroa
Portugalete
Esku-hartzearen eremua
Ingurumena
Boluntariotza zeregina
Sentsibilizazioa eta salaketa soziala
Laguntza administratibo-logistikoa
Boluntariotza profila
Gaztea (18-30 urte)
18 urtetik gora
Unibertsitario
Parte hartzeko denbora
Bizkaiko portu bakoitzean 4 pertsona behar dira
Portu bakoitzean ontziko logistikarekin eta jendeari begira lagundu nahi diguten 4 boluntario bilatzen ditugu: 2 garbiketarako eta sukalderako eta beste 2 standerako eta zabor bilketarako.
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa
eta boluntario gisa laguntzea eskatu. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
BizkaiaGara-n erregistratu
Eman izena BizkaiaGara-n eta eman zure lehen pausoa pertsona boluntario bihurtzeko.
Zure profilean sartu
Pertsona boluntario bazara, identifika zaitez eta erakundearekin harremanetan jarriko zaitugu.
Egin zaitez pertsona boluntario!
Egin ezazu ofizial proiektu honekin duzun konpromisoa.
Proiektuetan laguntzea eskatzeko, beharrezkoa da boluntario gisa alta ematea. Aukeratutako proiektua zurekin harremanetan jarriko da zure eskaera elkarrekin aztertzeko eta nola lagun dezakezun azaltzeko.
Gogoratu zure boluntariotza-proiektuak zentzuz hautatzea, eta benetan interesatzen zaizkizunak soilik eskatu.
Eremu pribatuan, zure boluntariotza-proiektuei buruzko arlo guztiak kudeatu ahalko dituzu: eskabideen jarraipena egitea, hobespenak aldatzea, proiektuak proposatzea...
Eta ez ahaztu BizkaiaGara erakundearekin harremanetan jar zaitezkeela prozesuaren edozein unetan, zure zalantzak argitzeko.