Irabazi-asmorik gabeko erakundeek beren borondatez eta aldez aurretik BFAko Ogasun Departamentuari jakinarazita aukeratu ahal izango dute zerga-araubide berezia, zeina lege honek arautzen duen: 4/2019 FORU ARAUA, martxoaren 20koa, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga- pizgarrien zerga-araubideari buruzkoa.
Araubide berezi horrek zerga-onura jakin batzuk izateko eskubidea ematen du, besteak beste: pertsona eta enpresentzako kenkaria, araudi honen xede diren irabazi-asmorik gabeko erakundeei emandako dohaintzengatik.
4/2019 Foru Arauaren arabera, irabazi-asmorik gabeko erakundeen artean, onura publiko gisa deklaratutako fundazioek eta elkarteek soilik jaso dezakete kenkari hori. Halakoetan, pertsonek edo enpresek kenkariaren oinarriaren % 30 desgraba dezakete PFEZren eta sozietateen aitorpenetatik, hurrenez hurren. Kenkari hori eraginkorra izan dadin, irabazi-asmorik gabeko erakundeak ziurtagiri bat egin behar dio pertsona/enpresari urtean emandako zenbatekoengatik, eta dagokion inprimakia aurkeztu behar du Foru Ogasunean.