Entitate baten diru-sarreren eta gastuen aurrekontua entitate horrek bere jarduera behar bezala garatzeko behar dituen gastuak finantzatzeko urte horretan lortuko dituen baliabideen aurreikuspenak osatzen du.
SARRERAK: entitate batek izan ditzakeen zenbait sarrera-mota.
Entitatearen berezko diru-sarrerak:
Bazkideen eta afiliatuen kuotak; Zerbitzuren bat erabiltzen dutenen kuotak; Salgaiak, zerbitzuak eta abar hirugarrenei saltzea; Baliabideak erakartzeko kanpainak; Babesle eta laguntzaileengandik jasotako diru-sarrerak.
Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak:
Administrazio Publikoetatik, entitate pribatuetatik edo partikularrengandik jasotako zenbatekoak, erakundearen funtzionamendu- eta jarduera-gastuak finantzatzeko.
Beste kudeaketa-sarrera batzuk:
Alokairuengatik edo zenbait zerbitzurengatik jasotako sarrerak; Finantza-sarrerak; Salbuespenezko sarrerak.
GASTUAK: gastu ohikoenen zerrenda.
Erosketak:
Jarduerara bideratutako ondasunak erostea; Lehengaiak erostea; Beste hornigai batzuk erostea.
Kanpoko zerbitzuak:
Alokairuak eta kanonak; Konponketak eta kontserbazioa; Profesional independenteen zerbitzuak; Garraioak; Aseguru-primak; Banku-zerbitzuak eta antzekoak; Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak; Hornidurak.
Tributuak:
Hainbat motatako zergak
Pertsonal-gastuak:
Soldatak, kalte-ordainak, entitatearen kargurako Gizarte Segurantza.
Laguntzak eta beste kudeaketa-gastu batzuk:
Onuradunentzako laguntzak, diruzkoak eta ez-diruzkoak; Boluntariotzako gastuen konpentsazioa; Gobernu-organoko kideentzako dietak eta ordezkaritza-gastuak.
Finantza-gastuak:
Zergen interesak.
Salbuespenezko gastuak:
Salbuespenezko galera eta gastuak (uholdeak, zehapenak eta isunak, suteak, etab.).
Amortizazioetarako zuzkidurak:
Ibilgetuaren amortizazioa (aktibo ez-arrunta)
**OHARRA: Batzuetan, diru-sarreren eta gastuen aurrekontuak ematen digun informazioa ez da nahikoa, gure diru-sarrerak eta gastuak gure proiektu, jarduera edo zerbitzuen artean nola banatuta dauden jakin nahi badugu. Proiektuz proiektuko aurrekontu-eredu batek informazio gehiago eman diezaguke, nahiz eta batzuetan zaila den jakitea proiektu bakoitzari zer diru-sarrera edo gastu egotzi behar zaion (adibidez, bi jarduera eremu berean garatzen direnean, argiaren, Interneten, telefonoaren eta abarren gastuak partekatuko dituzte, eta zenbatetsi egin beharko litzateke horietako bakoitzari zenbat egotzi).