Zer dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta zer desberdintasun daude haien artean?

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izendatzeko zenbait modu erabiltzen dira: Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE), etab. Hala ere, ikuspegi juridikotik, irabazi-asmorik gabeko erakundeak hiru motatakoak baino ezin dira izan: elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko kooperatibak (gizarte-ekimenekoak)

Zer desberdintasun daude haien artean?

FUNDAZIOA:

Xede sozial bat duen irabazi-asmorik gabeko erakundea.

Ezaugarriak:

  • Fundazioaren emaitzak neurtzeko, haren zuzeneko jarduera eta bere ingurunean duen inpaktua hartu behar dira kontuan.
  • Langile izatea eta Batzordeko kide izatea bateragarria da.
  • Fundatzaileak edo fundatzaileek Patronatuko Batzordearen xede eta karguak itxita utz ditzakete, eta biziartekoak ere izan daitezke (fundazioaren xedeen gaineko kontrol handiagoa).
  • Gobernu-organoa Patronatuko Batzordea da. Kudeatzaileek beren iritzia ematen dute eta balantzeak aurkezten dituzte.
  • Zaila da estatutuak aldatzea. Fundazioaren xedera egokitu behar dute.
  • Proiektuaren bideragarritasuna frogatzen duen fundazio-zuzkidura bat eskatzen du.

Eratzeko betekizunak:

  • Bilera eratzailea.
  • Eskritura publikoa.
  • Eratze-akta.
  • Estatutuak.
  • Batzordeko kideek kargua onartzea.
  • Hasierako zuzkidura benetan egin dela egiaztatzea.
  • EAEko Fundazioen Erregistroan izena ematea.
  • IFK eskatzea.

Aplikatu beharreko legeria:

ELKARTEA

Edozein motatako xedea duen irabazi-asmorik gabeko taldea. (Xede soziala dutenek onura publikoaren deklarazioa eska dezakete).

Ezaugarriak:

  • Gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea dira.
  • Bazkidea edo Zuzendaritza Batzordeko kide izatea eta elkarteko langile izatea bateragarria da (onura publikokotzat jotakoetan muga batzuekin).
  • Sarbidea mugatu daiteke justifikatutako arrazoiengatik, estatutuetan jasota badaude.
  • Erabakiak demokratikoki hartzen dira Batzar Nagusian: bazkide bakoitzak boto bat.
  • Xedeak alda daitezke, estatutuak aldatuz gero.
  • Ez da eskatzen berariazko ondare-zuzkidurarik.

Eratzeko betekizunak:

  • Bilera eratzailea.
  • Eratze-akta.
  • Estatutuak.
  • EAEko Elkarteen Erregistroan izena ematea.
  • IFK eskatzea.

Aplikatu beharreko legeria:

Xede sozioekonomikoa duen irabazi-asmorik gabeko taldea.

Ezaugarriak:

  • Langilea eta zuzendaritzaren ordezkari izatea bateragarria da.
  • Hautaketa demokratikoki egiten da bazkide diren langileen artean, eta bazkide-kopurua mugatu daiteke, baina legezko ehuneko bat bete behar da.
  • Gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea dira.
  • Xedeak alda daitezke, estatutuak aldatuz gero.
  • Kooperatibista bakoitzeko kapital-ekarpen bat eskatzen da.

Eratzeko betekizunak:

  • Bilera eratzailea.
  • Eratzearen eskritura publikoa.
  • Estatutuak.
  • Kooperatiben erregistroan inskribatzea.
  • IFK eskatzea.

Aplikatu beharreko legeria: