Boluntarioei laguntza horren eragin emozionala kudeatzeko tresnak emateak osasun mentala babestea erraztuko du, eta borondatezko konpromisoari ilusioz eta gogobetetasunez jarraitzea ahalbidetuko du.
Jardunaldiaren helburuak:
• Osasun mentalarekin lotutako kontzeptuak argitzea
• Osasun mentalean eragina duten arrisku-faktoreak identifikatzea
• Boluntarioen bizipenei aurre egiteko babeserako estrategiak ematea
• Osasun mentalean alerta-seinaleak antzematen ikastea
Prestakuntza amaitutakoan, honako hauei erantzun ahal izango diezu:
• Zeri buruz ari gara Osasun Mentalari buruz ari garenean?
• Zelako eragina izan dezake boluntarioa izateko konpromisoak nire osasun mentalean?
• Zelan jakin dezaket nik neuk edo nire inguruko norbaitek osasun mentaleko arazoren bat duen?
• Zelan babestu dezaket nire osasun mentala?
• Zer tip dira funtsezkoak gure osasun mentala zaintzeko?
Bideratzailea: Graciela Rodríguez, AVIFESeko Laguntza Psikologikoko Zerbitzuaren arduraduna.
AVIFES: Gaixotasun mentala dutenen eta haien senideen Bizkaiko elkartea. 1986an ekin zioten bideari, buru-eritasuna duten pertsonentzat baliabide berriak eta hobeak aldarrikatzeko eta gizartean den estigmari aurre egiteko.