Emaktiva metodologia propioa duen eta ikuspegi feminista duen proiektua da.

"Asko dira enpresekin lankidetzan aritzeko moduak, eta horietako bat da Emaktivako emakumeekin egiten duten boluntario korporatiboa"

EDEk bultzatutako Emaktiva programaren arduraduna

Eneritz Angulo, EDEk bultzatutako Emaktiva programaren arduraduna

Emaktivan, beren egoera ekonomiko eta sozialengatik enpleguaren bidean moldatzeko zailtasunak dituzten emakumeei laguntzen diegu. Horretarako, haien talentuak sustatzen ditugu, xede izanik lan ingurumenean defendatzeko behar dituzten baliabideak aurkitzea. Era berean, erakunde laguntzaileen sare zabalari esker, haien gaitasunak lan eskariarekin lotzeko lana ere egiten dugu.

Metodologia propia duen proiektua da, eta banakako zein taldeko lana uztartzen du ikuspegi feministaren bidez; izan ere, kontziliario premiei erantzun ez ezik, beste baliabide, eragile eta enpre batzuekin lankidetza eta koordinazioa ere ezartzen ditu.

Boluntario korporatiboa

Emaktivaren enpresen sarea funtsezkoa da emakumeei lan aukera handiagoa eskaintzeko. Bide garrantzitsuetako bat da hainbat enpresek egiten duten boluntario korporatiboa, horien bidez lan bila dauden emakumeek bide berriak baitituzte.

Horretarako, azaltzen diete zein diren hainbat sektoretan dauden garapenerako aukerak, funtsezko gaitasunak identifikatzen dituzte, eta eskaerak bideratzen laguntzen diete. Era berean, lan hautaketa prozesuari buruzko informazio baliagarria eta garrantzitsua ematen diete, baita prozesu horiei guztiei buruzko ahokuak eman ere.

Haren mezuak, merkatuaren errealitatera egokituta, lantzen ditugun prestakuntza-prozesuak indartzen ditu, emakumeen gaitasunak eta trebetasunak sendotzen ditu eta, zalantzarik gabe, bere lana bilatzeko autokonfiantza sortzen du.

Lankidetzari dagokionez, enpresek ere ateak irekitzen dizkigute, Emakumeen haien jarduerarekin harreman zuzena izateko eta bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen diete.

Gainera, lankidetza horiek estereotipoak apurtzeko aukera ematen digute, tradizionalki maskulinizatuta egon diren lanbideen errealitatea desmitifikatzen baitute emakumeei sektore horiek aukera gisa eskain ditzaketen aukerak erakutsiz. Horren adibide da eraikuntza-sektoreko enpresa batekin partekatu ahal izan genuen saioa, emakumeei haien errealitatea eta aukerak hurbildu baitzizkien scaperoom joko baten bidez.

Boluntario korporatiboaren beste balio garrantzitsu bat da emakume erreferenteak izateko aukera. Emakume horiek beren historiaren eta esperientzien bidez bide zailak argitzen dituzte, konfiantza sortzen eta etorkizun posibleak erakusten dituzte.

Ekimen eta lankidetza horiek benetako inpaktua sortzen dute, eta erakusten dute talentuak ez duela generorik hazteko lekua ematen zaionean. Emakumeek autoestimua berreskura dezaten, profesional gisa duten irudia indartu dezaten eta baliotsu senti daitezen ekimen horiek emakumeei laguntzen diete, enplegua ez baita helmuga, bidea baizik. Xedea hori izanik, konfiantza bermatzen dute.

Hala ere, jakina, beti oso gogoan izaten dugu ordaindutako lana izateak ez lukeela luxua izan behar, guztion eskura dagoen eskubide eta helburua baizik, guztiok behar baitugu enplegu duina gure bizitzaren jabe izateko.

Zentzu horretan, Emaktivatik 2.000 emakume baino gehiago igaro dira eta % 45ek kontratu bat edo gehiago izan dituzte. 1.000 lan-eskaintza inguru kudeatu dira, eta 600 enpresa baino gehiagorekin jarri gara harremanetan.

Funtsezkoa da Emaktivarentzat sarea ehuntzen jarraitzea. Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan arituz, emakumeak urrutira iristen dira, beren helburuak lortzen dituzte eta, jakina, ahaldundu egiten dira.