BizkaiaGarak herritarren ekintzen eta etorkizuneko aldaketa nagusien inguruko eztabaida bultzatu du

Herritarren ekintza izan zuten mintzagai 2024ko abenduaren 16an eta 2025eko urtarrilaren 16an BizkaiaGarak antolatutako ‘Etorkizuna orain da. Herritarren ekintzetatik biharkoa eraiki” jardunaldietan. BBK Kunako egoitzan egin ziren eta Silvan&Miracle aholkularitzako Eva Silvan politologoak gidatu zituen.

BizkaiaGarak herritarren ekintzen eta etorkizuneko aldaketa nagusien inguruko eztabaida bultzatu du

Bi saio parte hartzaileren bitartez, jardunaldiek pertsona aditu eta konprometituak bildu zituen, herritarrek gaur egun dituzten erronka sozial nagusiei buruz eta politika publiko inklusiboagoak eta eraginkorragoak eraikitzeko gizartearen parte-hartzeak duen garrantziari buruz hausnartzeko.

Nola eragin gai publikoetan?

Lehenengo saioan Eva Silvanek politika publikoen eraikuntzan herritarrek jokatzen duten rola izan zuen hizpide, eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela gizartearen, erakunde pribatuen eta instituzioen arteko elkarlana aktiboa izatea agenda publikoan eragiteko. Zehazki, nabarmendu zuen aldaketa sozialek, teknologikoek eta, ingurumenekoek parte hartze eta aurreikuspen handiago bat exijitzen dutela, politikek gizartearen benetako beharrei erantzuteko.

Jardunaldian, etorkizunean funtsezkoak izango diren aldaketa handienak identifikatu zituzten:

  • Krisi klimatikoa eta trantsizio energetikoa: Ingurumen inpaktua premiazko neurrien bidez arintzeko erronka.
  • Iraultza teknologiko eta digitala: adimen artifizialaren eta digitalizazioaren ondorioz, lanbidea, komunikazioa eta gizartearen kohesio soziala aldatzen ari da.
  • Aldaketa demografikoa eta bizitza-luzera: populazioaren zahartzearen eta familia ereduen eboluzioa dela eta, baliabideen banaketa eta zaintza berdefinitzen ari dira.

Gainera, saio honetan garrantzitsutzat jo zen alde bakarrez politikak instituzioetatik diseinatzea saihestea, herritarren ekintzen beharrean fokua jarriz, adostasunetara iristeko eta politika eraginkorrak bermatzeko elementu estrategiko gisa.

Aliantzak eta estrategiak herritarren parte hartzerako

Bigarren saioak herritarren parte hartzearen eboluzioan jarri zuen azpimarra, eta aliantzak nola eraiki hauen inpaktua sendotzeko. Ildo honetan, parte hartze eredu ezberdinak aztertu ziren eta ondorioztatu zuten espazio hauek eraginkorrak izateko lotesleak, inklusiboak eta jasangarriak izan behar direla denboran. Bigarren topaketa honetan prozesu parte hartzaileetan konfiantza areagotzeko garrantzia nabarmendu zen, herritarrak aktiboki inplikatzeko.

Halaber, gizartearen zatiketa eta politikarekiko interes eza gainditzearen garrantzia aldarrikatu zuten, hausnatzeko espazio irekiak eta dinamikoak sustatuz. Azkenik, ekintza txikien balioa goraipatu zuten, eta Silvanen esanetan “ez da beti beharrezkoa aldaketa handiak bilatzea, baizik eta tokian tokiko inpaktua izango duten ekintza konkretuak”. Jardunaldiaren bigarren saio honetan ere, kulturak eta entretenimenduak jokatzen duten rola nabarmendu zuten aktibismo sozialerako bi erreminta interesgarri gisa. Gainera, teknologia aipatu zuten kolektibo ezberdinen parte hartzea errazten duelako.

Parte hartze eraginkorrago baterantz

Jardunaldiko bi saioetan argi geratu da herritarren parte hartzea oinarrizkoa dela gizarte kohesionatuago eta sendoago bat eraikitzeko. Horretarako, beharrezkoa da eztabaidarako espazio ireki eta inklusiboak sortzea kolektibo ezberdinen parte hartzea sustatzeko. Ildo berean, gizarte, enpresa eta administrazioen arteko aliantza estrategien aldeko apustua egin behar da, egitasmo konkretuen garapena errazteko, eta hausnarketetatik ekintzetara pasatzeko.

BizkaiaGaratik, parte hartze aktibo eta eraginkorra sustatzen duten ekimenak babesten jarraitzen ditugu, etorkizuna konpromezu kolektibotik eta herritarren ekintzetatik eraiki behar dela sinisten dugulako.

Bi saioen ideia orokorrak biltzen dituen laburpen dokumentua deskargatu dezakezu HEMEN sakatuz