BizkaiaGaratik gomendatzen dizkizugun liburuak irakurtzeko

Hona hemen gaurko eta sozialei buruzko hainbat liburu udan irakurtzeko. Aukeratu eta disfrutatu!

BizkaiaGaratik gomendatzen dizkizugun liburuak irakurtzeko

BETI IPARRALDERANTZ

Egilea: Jon Arretxe

BETI IPARRALDERANTZen sinopsia:

10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak. Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean,

Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara. Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handikojatorrak. Zuk zer egingo zenuke?

ZIRRIBORROAK ETA GERO Mundu posibleei buruzko istorio eta fabulazioak

Egilea: Katixa Agirre

ZIRRIBORROAK ETA GEROren sinopsia:

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.

Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Fikzioa ez da gizartearen aurkako zerbait, baizik eta haren isla; horregatik, funtsezkoa da eskaintzen dizkigun narratibak analizatzea: mobilizatzera bultza¬tzen dute, ala paralizatu egiten gaituzte?

Liburu bakar batean bildu ditugu disidenteak eta kontrahegemonikoak izan nahi duten hamar narrazio horiek, eraldaketaren narrazioak, gehienak euskaraz sortuak. Orriotara dakartzagun ipuinak irakurri eta gero, irudi, ernamuin, erreberberazio, uhin eta indar-eremuen artean ibiliko gara. Irudi bakoitzak konstelazio bat elikatuko balu bezala. Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna.

NOLA HELDU NAIZ NI HONAINO

Egilea: Kattalin Miner

NOLA HELDU NAIZ NI HONAINOren sinopsia:

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea. Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna. Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

IKUSEZIN

Egilea: Eloy Moreno

IKUSEZINaren sinopsia:

Mutil ikusezina eta bere lagunak instu-tuan daude. Protagonista komikiak eta ikasketak gustoak ditu. Eta hor sortuko dira arazoak.