Busturialdeko Boluntariotzaren Lehenengo Azoka

Joan den urtarrilaren 31n, Busturialdeko boluntarioen lehen azoka egin zen Gernikako Jai-Alai frontoian.

Busturialdeko Boluntarioen Lehenengo Azoka

Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazte-zerbitzuek, eta Busturialdeko Landa Garapenerako Urremendi Elkarteak (Ajangiz, Arratzu, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalak batzen dituena) bultzatu zuten jardunaldi hori, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera eta BizkaiaGararen eskutik.

Azokak herriko ikastetxeetako 300 ikasle baino gehiago bildu zituen, Gernika BHI, Barrutialde, Seber Altube eta San Fidel Ikastola, eta 16 erakunde: Gorabide, Lekitto Bedarra, Sare Berdeak, Hartu emanak, Secot Bizkaia, Gregorio Ybarra elkartea, Gurutze Gorria, Ahida, Adeco, Caritas, EGK, Tantak, Moviendote elkartea, Aspace, Avifes, Euleuk.

Azoka dinamiko eta motibagarri bat eskaintzeko asmoz, erakunde bakoitzak aurkezpen berezi eta sinboliko bat egin zuen, Jai Alai pilotalekura hurbildu ziren gazteen artean boluntariotzaren kultura pizteko.

Bestalde, hala nahi izan zuten ikasleek BizkaiaGarako sareetan argitaratutako reel baten grabazioan parte hartu zuten. Bertan, bizi izandako esperientziari eta ezagutu zituzten erakundeei buruz zuten inpresioa kontatu zuten.

Carolina Lai eta Alessia Montagner, CES programaren bidezko Europako boluntarioek (Elkartasunerako Europako Kidegoa) eta Yuko Hulai Alvarezek, batxilergoko bigarren mailako ikaslea eta Bichos erakundeko eta Gernikako Bakearen Museoko boluntarioa, boluntariotza arloan izandako esperientzia partekatu zuten ikasleekin,, beraien parte hartzea bultzatzeko asmoarekin.

Amaitzeko, lehen azoka honek balio izan du gazteen eta erakundeen arteko lotura posibleak sortzeko, bai eta boluntariotza moduak ezagutarazteko ere, bertan parte hartzeko gogoa piztu dadin.

Azokako irudi guztiak ikus ditzakezu HEMEN klikatuz