BizkaiaGara-k urtero lez bidali du bForoa 2023an parte hartzeko gonbidapena (Boluntariotza Foroa), topaketarako, hausnarketarako eta ezagutzak trukatzeko gunea; Bizkaiko gizarte-erakundeetako boluntariotza dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen diren pertsonei zuzendutako foroa.
Izan bForoa 2023
Parte hartu nahi duten gizarte erakundeek urteko konpromisoa berritu edo lehen aldiz izena eman beharko dute hemen.
bForoa-ren lan-proposamen hau partehartzeko gune bat izateko asmoarekin sortu da. Bertan, parte-hartzaileek saioen garapenean sortzen diren kezkak, beharrak eta interesak bereganatuko dituzte eta horiei erantzunak emango dizkiete. bForoa 2023 Bizkaian boluntariotza-proiektuak dituzten beste pertsona eta erakunde batzuekin aliantzak partekatzeko eta sortzeko gunea izango da, honako helburu hauekin:
• Boluntariotzari eta erakundeetan betetzen duen zereginari buruz hausnartzea.
• Erakundeek boluntariotzari eta haren antolaketari/dinamizazioari dagokienez dituzten zailtasun zehatzak antzematea.
• Boluntarioei arreta emateko prozesuen hobekuntza bultzatzea.
• Hausnarketarako gune partekatua izatea, boluntariotzak bere erakundeetan duen egoera kontrastatzeko eta boluntariotza hobetzeko estrategiak eta tresnak partekatzeko.
• Boluntariotzako erakundeek antzeko ezaugarriak dituzten beste erakunde batzuekin partekatzea beren lana, edo lankidetzako ekimenak garatzea, Bizkaiko boluntariotzako erakundeen artean sareko lana sustatuz.
• Boluntariotzaren sustapenarekin lotutako gaiei buruzko informazio- eta hausnarketa-gunea izatea (arau-esparrua, Boluntariotzaren Euskal Plana, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, eta abar).
bForoa 2023-ko hurrengo saioak:
-2023ko otsailaren 28a - (9:30etik 13:30era)
-2023ko martxoaren 28a (9:30etik 13:30era)
-2023ko apirilaren 26a (9:30etik 13:30era)
-2023ko ekainaren 6a (9:30etik 13:30era)
bForoa 2023an parte hartuko dutela baieztatzen duten erakundeei urteko lehen bilkurarako deia egingo zaie. Otsailaren 28an egingo da, 9:30etik 13:30era, BizkaiaGara-ren egoitzan (Erronda kalea, z/g Bilbo). Saio bakoitza bForoa 2023ko erakunde baten egoitzan egingo da. Erakunde hori taldea hartzeko anfitrioia izango da eta, horrela, bForoa-ko erakundeen arteko hurbilketa eta harremana erraztuko da.