Nola mantendu sasoian boluntarioen osasun mentala

Boluntariotzak gauza positibo asko ematen ditu, baina kudeatzeko zailak diren sentimendu negatiboak ere ager daitezke. Horregatik, AVIFES eta BizkaiaGara-k infografia bateratua egin dute boluntarioen osasun mentala beti sasoian mantentzeko behar diren erramintekin. Azaroaren 6an, boluntariotzako ekintzetan osasun mentala zaintzeari buruzko prestakuntza-saio presentziala egingo da.

Nola mantendu sasoian boluntarioen osasun mentala

Zerbaiten parte izatearen zentzua, gaitasun berriak aurkitzea, autoestimua areagotzea... dira boluntariotzako ekintzak egitearen ondorioz agertzen diren sentimendu positiboetako batzuk. Hala ere, gerta daiteke batzuetan sentimendu negatiboak sortzen dituzten egoerak eta emozioak nahastea, hala nola, gainkarga, frustrazioa...

Boluntarioen inplikazio emozionala aztertu eta horri buruz hausnartzeko, AVIFES eta BizkaiaGara-k baterako infografia bat egin dute, kudeaketa emozional ona izateko gako eta tresna nagusiak ematen dituena. Osasun mentala indartu daitekeelako! Eta gure osasun mentala beti sasoian mantendu behar dugulako, baita ekintza boluntarioan ere!

AVIFES eta BizkaiaGara-k aurrez aurreko prestakuntza-saio bat antolatu dute azaroaren 6an, 16:00etatik 18:00etara, "Boluntarioen osasun mentala zaintzeko gakoak" izenburupean, maiatzean online egin zen bezala.

Sartu hemen AVIFES eta BizkaiaGara-ren infografia deskargatzeko.