TopaketAlianzas: enpresa eta entitate sozialak

Asteazkenean, otsailaren 16an, 16:00etatik 19:00etara, MTA-Mondragon Unibertsitateak eta BizkaiaGara-k, BBK Kunaren laguntzarekin, antolatutako TopaketAlianzas 2022-ko bigarren saioa izango da.

TopaketAlianzas

Abenduaren 16an hasitako lanari jarraipena emateko, 16 erakunde desberdinetako 20 pertsonak parte hartzea aurreikusten da. Erdiek baino gehiagok izan dituzte lankidetzak egiteko harremanak; beraz, bigarren saio honen helburua lankidetza horiek sendotzea izango da, eta oraindik aliantzarik zehaztu ez dutenek lankidetza hori gauzatu ahal izatea bultzatzea.

Enpresa eta entitate parte hartzaileak:

ADESIO 

ARGIA FUNDAZIOA 

ASEBIER 

AVIFES 

CARITAS Bizkaia

EDE FUNDAZIOA 

EMANKOR SAREA 

EUSKAPE 

GAUDE 

HAGALAZ 

LIBERTAD AVENUE 

OIKOCREDIT 

Saioak programa hau izango du:

16:00 – 16:20 BBK Kunaren aurkezpena (Ibilbidea eraikuntzatik)

16:20 – 16:35 GJHentzako aliantzak (Unesco Etxea - Aran Acha)

16:35 – 16:50 Aliantzen adibide praktikoa (KUVU)

16:50 – 18:20 Elkarrizketak eta aliantza-proposamenak (Talde-lana)

18:20 – 19:00 Adostutako lankidetzak bateratzea.

Lankidetzak gauzatu ahal izateko topaketarako eta harremanetarako dinamikak erraztuko dira.