Zentroen arteko II. Ekintza dibertsio- eta hunkiberatasun-jardunaldia izan da ikasleen eta Muskizko adinekoen artean.

San Viator Zentroko eta Somorrostroko Zentroko ikasleek Meatzari Plazako karpa prestatu dute Muskizko adineko pertsonak hartu eta goiz dibertigarria pasatzeko eta konektatzeko, hizketan eta jolasean.

Zentroen arteko II. Ekintza

Hala, bertaratutakoek mahai-jokoetaz, pin-pon txapelketaz, musikaz eta bingoaz ere gozatu ahal izan dute.

Ikasleek, Muskizko Eguneko Zentroko adinekoak ere ekintzan partaide egin nahi izan dituzte, eta gazte batzuk bertara gerturatu dira. Jolasteaz gain, entzuteko guneak sortu dira, gazteek eta helduek bizipenak, sentimenduak, desioak eta kezkak elkarri trukatuz. Izandako giro ona, agerian utzi du berriz ere bi kolektiboen arteko lotura, askotan biak gizarteko talde ahul sentiarazten direlako.

Zentroen arteko ekintza, hunkigarria, dibertigarria eta oso beharrezko ekintza izan da, eta amaiera ezin hobea izan du partaideen artean inprobisatutako abesbatza Gabon-kantak kantatzen.