Hondarribiko eta Zarautzeko irteeretarako boluntarioak

Urritasun intelektuala duten pertsonei behar dituzten laguntzak emateko pertsonak bilatzen ditugu, Hondarribira eta Zarautzera asteburuko irteeretan

  • Dibertsitate funtzionala
Fundacion Sindrome de Down y otras discapacidades intelectuales del Pais Vasco (Bilbo)
  • GJHaren ikono grafikoa 10
Trena Hondarribian

Irteerak Hondarribira eta Zarautzera

Urritasun intelektuala duten pertsonei laguntzeko boluntarioen bila gabiltza Hondarribian eta Zarautzen, ostiraletik igandera, aterpetxean lo eginez egingo ditugun asteburuko irteeretan. Asteburuak honako hauek izango lirateke:

- Ostirala maiatzaren 19tik, igandea maiatzaren 21era.

- Ostirala maiatzaren 26tik, igandea maiatzaren 28ra.

- Ostirala ekainaren 2tik, igandea ekainaren 4ra.

Egingo diren jarduerak: igerilekuak, gau-jaiak, bisita gidatuak, itsasontziko bidaiak...

Astebururen batean prest bazaude, esaiguzu!

Udalerria

  • Bilbo

Esku-hartzearen eremua

  • Dibertsitate funtzionala

Boluntariotzarako laguntza

  • Erantzukizun zibileko asegurua eta istripuak

- Egoera desberdinei buruzko hasierako eta etengabeko prestakuntza ematen dugu. Eta kanpoko prestakuntza orokorra, boluntarioen lana osatzeko. - Erakundeak estaltzen ditu jardueran egondako gastuak. - Lankidetza amaitzean ziurtagiri bat egiten dugu.

Bueltatu