Kirol Kanpus Egokituak

Kaixo! Haszten gara! Bizkaian Kirol Egokitu eta Inklusiboa lantzen dugu 2014tik. Informazio gehiagorako jar zaitez kontaktuan! https://haszten.org /

  • Kirola
  • Dibertsitate funtzionala
  • Komunitarioa
Haszten elkarte kirol egokitua
  • GJHaren ikono grafikoa 03
  • GJHaren ikono grafikoa 04
  • GJHaren ikono grafikoa 10
HASZTEN Udako Kirol Kanpusak 2026

Kirol Kanpus Egokituak

Kaixo! Haszten elkarteak urtean zehar eta udako, Gabonetako eta Aste Santuko oporretan boluntarioentzako plazak eskaintzen dituzten hainbat proiektu eskaintzen ditu.

Une honetan, Getxoko udako kirol-campus egokituetan laguntzeko plazak eskaintzen ditugu.

Izena emateko, bete esteka honetako formularioa edo kontaktatu hemen behean dauden kontaktuetan: https://forms.gle/bnbjdxrf44eoUSgJ9

Bete ondoren, jarri harremanetan whatsapp edo posta bidez zenbaki eta helbide honetara, elkarrizketa bat eskatzeko.

657205507, borja.haszten@gmail.com

Izena eman aurretik zalantzarik baduzu, edozein kontsulta egin dezakezu kontaktu berean.

Garrantzitsua: 16 urtetik gorako pertsonak.

Oharra: Gabonetako, aste santuko eta udako oporretan antolatzen ditugu beti campus hauek, beraz, beti izango duzu aukera berri bat hurbiltzeko edo esperientziak errepikatzeko.

Eskerrik asko aldez aurretik!

Informazio gehiago: https://haszten.org/ 

Udalerria

  • Bizkaia osoan

Esku-hartzearen eremua

  • Kirola
  • Dibertsitate funtzionala
  • Komunitarioa

Boluntariotza zeregina

  • Oinarrizko premien arreta
  • Konpainia
  • Taldeak dinamizatzea
  • Beste barne-funtzio batzuk

Dinamizazioko eta gidaritzako funtzio osagarriak.

Arreta jarri eta talde profesionalaren jarraibideak bete behar dira.

Plazak 16 urtetik gorako pertsonentzat dira.

Boluntariotza profila

  • Edozein pertsonak balio du

Parte hartzeko denbora

  • Astean zehar - Goizez
  • Astean zehar - arratsaldez
  • Asteburuak - goizez
  • Asteburuak - arratsaldez
  • Prestasunaren arabera

Kirol campusak 8:50etik 14:00etara izango dira.

Urteko sasoia

  • Urte osoa

Urtean zehar ere, eskolaz kanpoko ordutegian egokitutako kirol eskoletan boluntariotza egiteko aukera ere badago.

 

Boluntariotzarako laguntza

  • Erantzukizun zibileko asegurua eta istripuak
  • Lankidetza-ziurtagiria

Elkarrizketan zehar oinarrizko prestakuntza tresnak ematen dira, gainontzekoak praktikan eskuratzen dira.

 

Bueltatu