BizkaiaGarako web eta sare sozialen zozketaren oinarri legalak
Zozketa hori EDE FUNDAZIOA-FUNDACIÓN EDEk (aurrerantzean, 'EDE Fundazioa') egiten du, BIZKAIAGARAren kudeaketaz arduratzen den erakundea den aldetik. Sozietatearen helbidea honako hau da: Simon Bolivar kalea, 8B, 48010 Bilbo (Bizkaia); IFK: G-95748356; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F364 erregistro-zenbakiarekin.
- Zozketa publizitate- eta sustapen-helburuetarako bakarrik egiten da, parte-hartzaileentzako gainpreziorik eta tarifikazio gehigarririk gabe.
- Irailaren 18an zozketatuko da.
- Zozketan parte hartzeko honako hauek bete beharko dira:
- 14 urtetik gorakoa izatea.
- EDE Fundazioko langilea ez izatea eta EDE Fundazioaren zerbitzuak ematen dituen edozein enpresak zozketaren zuzeneko kudeaketan parte ez hartzea.
- Zozketaren egunean, erabiltzaileak alta emanda egon behar du BizkaiaGaran: https://www.bizkaiagara.eus/eu/egin-bat-bizkaiagara-ekosistemarekin/boluntarioaren-erregistroa-1/
- Zozketan parte hartzeko epea 2025eko maiatzaren 26an hasiko da, 2025eko: 11:00etan, eta 2025eko irailaren 15ean 17:00etan. amaituko da. Ez da kontuan hartuko zozketa hasi aurretik edo amaitu ondoren parte hartu izana.
- 5 pertsonak irabaziko dituzte sariak.
- Zozketa zuzen eta oinarri hauetan adierazitakoaren arabera jasotako izen guztien artean egingo da. Zozketan izena emate hutsak oinarri hauek baldintzarik gabe onartzea dakar.
- Irabazleak ausaz hautatuko dira, inpartzialtasuna bermatzeko, Cool-Tabs plataformaren bidez. Zozketa irailaren 17an 10:00etan (penintsulako ordua), egingo da.
- Zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie irabazleei. Irabazleek, posta jaso ondoren, BIZKAIAGARAko posta elektronikoari (info@bizkaiagara.eus) erantzun beharko diote, saria jaso eta 48 orduko epean onartzeko. Horrela ez bada, saria erreklamatzeko eskubidea galduko dute. Zozketaren erreserban dagoen eta legezko oinarrietako baldintzak betetzen dituen hurrengo pertsonak beteko du bere postua.
- Irabazlearen eta/edo parte-hartzaileen irudi- eta/edo jabetza intelektualeko eskubideak lagatzea. Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izena BIZKAIAGARAko Sare Sozialen profilean argitaratuko da. Zehazki, irabazleek onartuko dute beren erabiltzaile-izena eta RRSSko profil publikoko argazkia BIZKAIAGARAren profiletan edo beste webgune batzuetan argitaratzea, promozioaren irabazleen berri emateko.
- Saria ezin izango da aldatu, edo dirutan konpentsatu. Era berean, ez da sartzen oinarri hauetan jasotzen ez den bestelako gasturik, irabazlearen joan-etorria edo sariaren bidalketa. Horiek irabazleak hartuko ditu bere gain.
- Ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko unean saria onartzen dela sinatzea eta irabazlea egiaztatzea NANaren bidez. Erakundeak egiaztatu beharko du erabiltzailea BizkaiaGarako ekosisteman alta emanda dagoela. Bestela, saria hurrengo erreserbara pasatuko da.
- EDE Fundazioa ez da izango irabazleak sariarekin egin dezakeen erabilera desegoki edo iruzurrezkoaren erantzule, ezta irabazleek oinarri hauek ez betetzearen erantzule ere.
- EDE Fundazioak ez du bere gain hartzen sariak gozatzean gerta daitezkeen istripuen, sariaren erabilera okerraren eta EDErekin zerikusirik ez duten gorabehera teknikoen erantzukizunik.
- EDE Fundazioak zozketan parte hartzeko oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten edo datuak osorik ez dituzten parte-hartzaileen erregistroa baztertzeko aukera izango du.
- EDE Fundazioak beretzat gordetzen du zozketaren amaiera ona ekarriko duten aldaketak egiteko eskubidea, oinarrietan deskribatutako moduan egitea eragozten duten bidezko arrazoiak edo ezinbesteko arrazoiak daudenean.
- EDE Fundazioa ezin izango da inola ere erantzuletzat hartu, baldin eta sustapena atzeratu, aldatu, laburtu edo baliogabetu behar bada, inguruabarrek hala justifikatzen badute, eta betiere parte-hartzaileek eskuratutako eskubideei kalterik egin ez bazaie.
- EDE Fundazioak sustapenaren arauak betetzen ez dituzten parte-hartzaileei baja emateko, deskalifikatzeko edo zigorra ezartzeko eskubidea izango du, parte-hartzaileren batek iruzurrez jokatu badu.
- Datu pertsonalen babesa: Emandako datuak EDE FUNDAZIOA-FUNDACIÓN EDEk tratatuko ditu, tratamenduaren arduraduna den aldetik (IFK: G-95748356; helbidea: Simon Bolivar, 8B, 48010 Bilbao, Bizkaia), zozketan parte hartzea kudeatzeko. Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa oinarri legal hauetan xedatutakoa betearazteko beharra da. Helburu horrekin, zure datuak EDEn gordeko dira sariak baliozkotzeko eta berrerosteko prozesurako behar den denbora guztian, eta ondoren, EDEk izan ditzakeen legezko betebeharrei erantzuteko legez ezarritako epean.
Edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, lekualdatzeko edo baimena ezeztatzeko eskubideak, adierazitako helbidera postaz bidalita edo lopd@bizkaiagara.eus helbide elektronikoaren bidez, zure nortasuna behar bezala egiaztatuta eta eskaera zehaztuta. Datuak babesteko eskubidea urratutzat jotzen baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).