BizkaiaGara Sariek pertsonen eta gizarte-eragileen (enpresak, entitateak, kolektiboak, erakundeak, ikastetxeak, unibertsitateak) ekimena, konpromisoa eta ibilbidea aintzatesten dute, pertsonen eta, oro har, Bizkaiko lurraldearen bizitza hobetzeko bokazioz, lanez eta ekarpenez nabarmendutakoak, elkartasunaren eta gizarte-eraldaketaren ikuspegitik, tokikotik orokorrera, eta komunitate-esparru guztietatik (kultura, gizarte-ekintza, kirola, ingurumena, hezkuntza...).
BizkaiaGara Sariak 2023 Boluntariotzaren Nazioarteko Egunaren baitan kokatzen dira, esparru bikaina baita herritarren inplikazioaren eta konpromisoaren garrantzia aitortzeko eta zabaltzeko, ekintza boluntarioaren eta parte hartzeko beste modu batzuen bitartez. Bizkaia sozialki aktiboa eta balio solidario sendoak dituen lurraldea izateagatik definitzen da, eta errealitate horrek aitortzea, ikusaraztea eta saritzea merezi du.
Ekitaldian zehar, sariak honako modalitate hauen arabera banatuko dira, horien hautagaitzak Batzorde Misto batek jada balioetsita egonik. Batzorde hori gizarte, irakaskuntza, erakunde, komunikazio, kultura eta enpresa arloetako sei pertsonak osatzen dute.
- BizkaiaGara Saria IBILBIDEA bere dedikazio eta konpromiso sozialeko ibilbideagatik eredu izan den pertsonarentzat.
-BizkaiaGara Saria PROIEKTUA bere izaera berritzaileagatik balio ekarpenarekin nabarmentzen den ekimen/proiekturako.
- BizkaiaGara Saria ENTITATEA agente erreferentearentzat, konpromisoagatik, ekarpenagatik eta balio sozialagatik.
- BizkaiaGara Saria AIPAMEN BEREZIAK, aurten hainbat arlotan modu berezian eta apartekoan nabarmendu diren pertsona edo eragileentzat.