"KULTURA, gure bizitzak eta mundua aldatzeko palanka" - Aitzol Batiz Ayarza

Kultura hitza entzuten dugunean, gure garunak oso modu mugatuan identifikatzen du kontzeptua. Askotan arteekin lotzen dugu era inkonsziente batean, entretenimenduarekin eta disfrutearekin. Egia da, hori ere badakar kulturak, baina hori baino askoz gehiago da, eta askoz gehiego ematen digu.

Aitzol Batiz Ayarza

Kultura elkarrekin sortzen dugun zerbait da. Gizakion hartu-emanetan oinarrituta dagoen zerbait. Gizakiok bakarrik dugu kultura sortzeko eta garatzeko gaitasuna. Kulturak gizaki eta gizarte moduan sortu eta eraldatzen gaitu. Ezagutzatik haratago doan zerbait da, emozioak sortu eta garatzen dituen elementu bat da. Konturatzen ahal gara honek duen idarraz?

Kulturak mundua begiratu eta ulertzeko modu desberdinak eskaintzen dizkigu. Modu hauen bitartez, edota beraiei esker, sinesmenak izaten hasten gara, sinesmen hauek baloreetan bilakatzen dira eta honela norbanakook eta baita giza talde desberdinak gure nortasuna garatzen dugu.

Hau honela ezin dezakegu esan kultura, berez, ona denik. Adibidez guda eta gizakion arteko istiluetako askoren oinarrian kultura dago. Egia da kulturak bere iluntasunak ere badituela, bai.

2030 Agendan leku finkorik ez duen arren, Kulturak Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak (GJH) eta helburu guztiak ditu. Izatez, Euskal Autonomía Erkidegoan Kulturarekin loturiko 18. helburu bat lantzeko ekimena jarri da abian.

Etorkizunera begira aukera bat daukagu gizarte moduan kulturak duen indarra eta potentzia ulertzeko eta ulermen horretatik kultur oinarria duten ekimenak abian jartzeko. Herri eta hirien eraikitzean kultura jatorria duen ikuspegiak ze aukera ematen dizkigu? Herri eta hiri mailako garapen prozesuetan nola txertatu dezakegu kultura nahi ditugun inpaktuak lortzera begira? Nola erabil dezakegu kultura gizarteak dituen erronkei aurre egiteko? Ze aukera ematen dizkigu kulturak beste era bateko prozesuak landu eta emaitza desberdinak izateko? Zergatik jarraitzen dugu tresna eta prozedura berberak erabiltzen, funtzionatzen ez dutela ikusten badugu?

Kulturak emozioetara, nortasuna eta pertenentzia-sentimendua lotuta dauden kontzeptuak dira. Zerbaiten parte sentitzen garenean ez digu inork ezer esan behar, erabat motibatzailea da.

Konpromisoa sortarazten du eta daukagunik hoberena ematen dugu. Honen ondoren konfidantza dator. Konfidantza hitzak "fede osoarekin" edo "erabateko konbentzimenduarekin" esan nahi du.

Mugimendu eraldatzailea da kultura beraz, gure bizitzak eta gizartea aldatzeko paregabeko palanka. Pentsa dezagun kultura gure bizitzetan era konsziente batean jartzeak izan dezakeen inpaktuaz. Gure izaeran zizan dezakeena, gure giza harremak sortu eta garatzeko orduan ekarri dezakeena, gure bizitza egiteko eran izan dezakeena, gure herri eta hiriak eraiki eta urbanizatzeko orduan izan dezakeena, politika egiterako orduan izan dezakeena, administrazio eta hiritarren arteko harremanak sortzu eta garatzeko orduan, iraunkortasunaren inguruan lan egiteko sortu ditzakeen aukerak, eta beste hainbeste esparrutan izan ditzakeenak.

Santiago Beruetek bere Jardinosofía izeneko liburuan dioen modura “Lurra lantzeak ingurune fisikoari fruitu batzuk lortzeko forma ematea eskatzen duen bezala, kulturak errealitatea eraldatzen du zentzua emateko”. Erabili dezagun ba kultura gure errealitateaeraldatu eta benetako zentzua emateko.