Santurtziko Casa Torre eraikinean egin zen ekintza aitzindari honen lehen saioa. Helburua Karmelitas San Jose eta Calasanz zentruko ikasleen arteko talde-kohesioa sustatzea izan zen, BizkaiaGara-ren dagoen Begiraldatu programaren barruan.
Arrakasta handia Santurtziko Zentroen arteko I. Ekintzaren irekiera-saioan

Endika Lahaine raperoak dinamizatu zuen Santurtziko Ikastetxeen arteko I. Ekintzaren lehen saioa. Proiektu pilotu aitzindaria da, eta Begiraldatu programatik sortu da, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako gizarte-partaidetzari, asoziazionismoari eta boluntariotzari buruzko sentsibilizazio-programatik. Hain zuzen ere, BizkaiaGara-ko Begiraldatu proiektuan 10 urte baino gehiago daramatzate parte hartzen duten Karmelitas San Jose eta Calasanz ikastetxeek.
Proiektuaren helburuak honako hauek dira: batetik, ikasleen errealitateak ezagutaraztea, loturak sendotzeko eta interkonexioak sustatzeko; eta, bestetik, eskolaz haraindiko espazio bat sortzea, non ekintza bateratu bat eraikiko den, gazteek beren herrian beste eragile edo kolektibo batzuekin batera parte har dezaten bultzatzeko eta mobilizatzeko, Santurtziko ikasleak eurak izanik jarduera horren sustatzaile eta protagonista.
Bi orduz, Santurtziko Casa Torre enblematikoan, 36 ikasle izan ziren lan berezi baten benetako protagonistak. Saio horretan Karmele Tubilla Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia eta Lexuri Ayarza Udaleko herritarren partaidetzako teknikaria ere egon ziren.
BizkaiaGara-ko proiektuen teknikaren aurkezpenaren ondoren, Eider Cadierno Amat-ek hasiera eman zion irekiera saioari, egingo diren lau saioetatik lehena. BizkaiaGara Ikastetxeen arteko I. Ekintza honen sustatzaile gisa, Santurtziko Udala laguntzaile gisa eta ikastetxe horietako ikasleak protagonista zirela, talde-kohesioaren dinamika rap erritmoan garatu zen. Helburua ikasleak beren bizipenen bidez garrantzitsu sentitzea eta ahotsa eman dakiokeela sinestea izan zen.
Hurrengo saioa abenduaren 2an izango da, 11:30etik 13:30era, Santurtziko Casa Torrean. Bigarren jardunaldi horretan, ikasleek abenduaren 14an eta 16an egingo duten baterako ekintzaren edukia zehazteko lan egingo da.
Azaroaren 18ko lehen saioan sortutako giro zoragarriak ikasleak ahalduntzea ahalbidetu zuen. "Nabarmendu da ikasleak direla ekintzaren sortzaile eta sustatzaile. Pertsona garrantzitsuak dira. Helduok erretiratzeko eta bazterretan egoteko unea da, saioetako bizipenen protagonista izan daitezen, eta batez ere Santurtzin egingo diren kaleko bi ekintzen protagonista", Eider Cadierno Amatek azaldu du.
Ikastetxeen arteko I. Ekintzaren bidez, ikasleen historiak ahotsa, bizitza eta zentzu kolektiboa hartu ditu.