2024an boluntarioen kopurua % 102 igo da 2023tik, eta proiektua balio sozial handiko lurralde-estrategietan kokatu dugu.
BizkaiaGarak bere ekosistema zabaldu du eta gero eta pertsona gehiagorengana iritsi da

2024ko helburuetako bat BizkaiaGarari atxikitako eragile publiko eta pribatuen eta pertsonen sarea zabaltzea zen, bai eta eremuen dibertsifikazioa eta konpromiso-tipologia guztiak zabaltzea ere. Helburua bete dela esan dezakegu eta azpimarratu nahi dugu BizkaiaGarako boluntarioen kopurua % 102 hazi dela aurreko urtearen aldean. Gainera, oreka handiagoa lortu dugu generoaren araberako parte-hartzean, eta BizkaiaGarako emakume hartzaile/parte-hartzaileak guztizkoaren % 54 izan dira, aurreko urteko % 62aren aldean.
Jarduerari dagokionez, espektro zabala bete dugu, eta honako hauek egin dira:
- tailerrak ikastetxeetan
- ekintzak unibertsitateetan
- partikularren eta erakundeen arreta
- prestakuntza
- informazio-hitzaldiak
- boluntariotzako erakundeen foroa dinamizatzea
Maila estrategikoan, BizkaiaGara EGUNA, BizkaiaGara SARIAK, Faktori eta Acción Intercentros izan dira mugarri nagusiak.
Era berean, egindako jarduera hauek ere nabarmendu behar ditugu, horietakoren bat aurreikusi gabea, lagundu baitute sarea sortzen, herritarren aktibazioaren arloan BizkaiaGara erreferentetzat hartzen, eta baliozko espazioak errazten hausnarketa eta ikaskuntza kolektiborako:
- EZ LEKURANTZ, euskararen arloko erakundeekin egindako topaketa, konexio-guneak sustatzeko, eta kultura-sektorean herritarren aktibazioak duen zeregina identifikatzeko.
- UEFA BOLUNTARIOEN PROGRAMA, aholkularitza eta laguntza programaren definizioan, inplementazioan eta garapenean.
- TRENDS PRESTAKUNTZA "Orain den etorkizuna", erronka sozialak aztertzeko eta horiek herritarren ekintzatik eta gizarte-eragile guztien lankidetzatik lantzeko.
BizkaiaGara gizarte-balio handiko lurralde-estrategietan kokatzea
Gizarte-balio handiko lurralde-estrategietan ere kokatu dugu proiektua. BizkaiaGarako ekintza-planetik, proiektua sustatzen duten erakundeen (Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta EDE) apustu estrategikoekin lerrokatzea lortu dugu 2024an, estrategia hauetan nabarmenduz:
- BizkaiaGara BFAren PARTE-HARTZE PLANAREKIN lotzea
- Gizarte-kohesiorako BIZKAISARE Foru Estrategiarekiko lotura eta aliantza
Eta erreferente izan gara larrialdi-egoerei eta herritarren parte-hartzea funtsezkoa izan den hiriko ekitaldiei erantzuteko eta orientatzeko. LARRIALDETAN ARRETA EMATEKO ETA JARDUTEKO kudeaketa (pelletak, Dana), non herritarren laguntza behar den, da horren erakusgarri. BizkaiaGaran egin ditugun jarduera eta ekimen guztiak ezagutu nahi dituzu? Memoria infografietan ikusteko klikatu hemen.