Ehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute BizkaiaGara-k Urkiolan antolatutako hondakin bilketan

‘BizkaiaGara Eguna 2023’ jardunaldiak 120 pertsona inguru bildu ditu Urkiolako Parke Naturalean, naturaren kalitatea hobetzeko ingurumen arloko boluntariotza ekimen bat egiteko helburuarekin. “Herritarrak aktibatu eta pertsona bakoitzak Bizkaiari eta planetari egin diezaiokeen ekarpenaz sentsibilizatu nahi izan ditugu. Oso pozik gaude jendeak erakutsi duen inplikazioarekin nahiz eta euria izan”, esan du Leire Ortiz de Zarate BizkaiaGara-ko koordinatzaileak.

Ehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute BizkaiaGara-k Urkiolan antolatutako hondakin bilketan

Irudi galeria

120 pertsonak hartu dute parte igande goizean BizkaiaGara-k Urkiolako Parke Naturalean antolatutako ingurumeneko ekimen solidarioan. ‘BizkaiaGara Eguna 2023' hiru ibilbide edo eremutan garatu da, hondakinak biltzeko xedeaz. Ibilbide horien helburu nagusia izan da bizkaitarrak bertatik bertara sentsibilizatzea ingurune naturala zaintzearen eta hobetzearen garrantziaz. “Gure erronka izan da herritarrak aktibatzea gure ingurune naturala hobetzeko premiaren aurrean, eta ohartzea pertsona guztiok gure partetik jar dezakegula Bizkaiaren eta planetaren alde. Oso pozik gaude gaur Urkiolara hurbildu den jendearen inplikazioarekin, nahiz eta euria eta lainoa egon”, esan du Leire Ortiz de Zarate BizkaiaGara-ko koordinatzaileak. “Ingurumenaren Munduko Eguna ospatu den aste honetan garrantzitsutzat jotzen genuen boluntariotza jardunaldi hau egitea”.

10:00etatik aurrera, parte-hartzaileak Urkiolako Santutegiaren atzealdera iritsi dira. Bertan, ‘BizkaiaGara Gunea’ ezarri da toki central modura, eta antolatzaileek motxila bat, eskularruak, zabor-poltsa, ura eta sagar bat eman dizkiete parte-hartzaileei. 10:45ean, txalapartaren soinuarekin eta Orbelako ingurumen-interprete batek gidatuta, hondakin bilketa hasi da 12:30 arte. “Oso pozik gaude BizkaiaGara Eguna 2023 ospatzera etorri diren adin guztietako pertsona guztiek erakutsi duten ingurumenarekiko konpromisoagatik”.

“Plastikoak, paperak, kristalak, organikoen hondarrak, zigarrokinak baita maskarak ere bildu ditugu”. “Parke naturala izan eta zainduta dagoen arren, pertsonok utzitako zaborra aurkitu dugu, askotan inguruari egiten diogun kalteaz jabetu gabe”; ibilbideen bueltan komentatzen zuten parte hartzaileek. Ondoren, bildutako zaborrak sailkatu dira, zaborraren eragina, birziklatzearen garrantzia eta ingurumenaren kalitateari egiten dion ekarpena ikusi ahal izateko. Era berean, haurrentzako ingurumenarekiko sentsibilizazio- eta birziklatze- tailerretarako gunea ere egon da Ortzadarren eskutik, Bizkaiko ingurumen-erakundeei buruzko informazio-panel bat ere, eta Trakamatraka taldeak birziklatutako tresnekin egindako ekitaldi musikala. ‘BizkaiaGara Eguna 2023’-an, BBK Klima bisitatzeko lau sarrera bikoitz zozkatu dira. iraunkortasunak ematen dituen ingurumen, ekonomia eta gizarte onurei buruzko esperientzia sorta zabala eskaintzen duen Urdaibaiko espazioa.

“BizkaiaGara-tik espero dugu parte-hartzaileen konpromiso soziala aldatu izana, sortutako hondakin kopuruari eta prebentzioaren eta hondakinen murrizketaren garrantziari buruzko kontzientzia sortu izana”, azaldu du Ortiz de Zaratek. “Aktibatzeko, gozatzeko, ikasteko, sentsibilizatzeko eta ospatzeko gure asmoa gogotik bete da, eta eskerrak ematen dizkiegu jardunaldi atsegin eta emankor hau ahalbidetu duten pertsona, entitate, erakunde, enpresa eta erakunde guztiei”.

Zer esan ziguten hondakin bilketan parte hartu zuten pertsonek?