Zer gertatu behar da unibertsitateetan espazio aktibatzaileak izan daitezen?

Unibertsitateetako gazte talde batek bat egin du UNIFAKTORI taldearekin, galdera edo erronka honi erantzuteko: Zer gertatu behar da unibertsitateetan espazio aktibatzaileak izan daitezen?

Zer gertatu behar da unibertsitateetan espazio aktibatzaileak izan daitezen?

UNIFAKTORI AURKEZPENA

Proposamena hainbat saiotan landu ondoren, 2024ko abenduaren 12an, ostegunean, Unifaktori taldeak bere erronkaren aurkezpena egin zien unibertsitateetako arduradunei.

"Zer gertatu behar da unibertsitateetan espazio aktibatzaileak izan daitezen?" galderari erantzuteko, Unifaktori taldeak KIDE programa diseinatu du, eta honako helburu hauek ditu:

  • Unibertsitateen arteko sare bat sortzea, gazteen helburuak garatzeko.
  • Unibertsitatean garatzen ari diren ekimen ekintzaileak ezagutaraztea.
  • Unibertsitatean eskaintzen diren erraztasunak ezagutaraztea.

Faktori metodologiak markatutako ibilbideari jarraituz, 2025ean zehar talde berak bere erronka garatzen jarraituko du, autonomia eta autokudeaketa handiagoa bereganatuz, bere lan-proposamenaren barruan sartzen diren ekintzak garatu eta gauzatzeko.

Zer da Unifaktori?

Unifkatori aktibatze-gune bat da, eta bertan, hainbat begirada eta errealitate dituzten unibertsitateko gazteak aldaketaren sortzaile bilakatzen dira, hausnartzeko eta lan egiteko topagune bat sortuz eta planteatutako erronkari forma emanez.

Saio batzuek osatutako espazio bat da, eta saio horiek ekintzari erantzuteko sortutako faktori ibilbidea definituko dute. Hasteko, beren interesak eta beharrak ezagutzeko topagune bat, erronka sortzen laguntzeko, eta, beren lanaren eta erabakiak hartzearen bidez, azken helburua lortzeko.