Creando Futuros elkartea
Nire izena Maider Martinez Isasi da eta gaur egun Bizkaiko adingabeen zentro batean ari naiz lanean gizarte-hezitzaile gisa.
Nire izena Maider Martinez Isasi da, gaur egun adingabeen Bizkaiko zentro batean gizarte-hezitzaile ari naiz lanean. Gizarte Hezkuntzako Gradua ikasi nuen
Deustuko Unibertsitatean, eta nire ametsa beti izan da Afrikako herrialdeetan nazioarteko integrazioa eta lankidetza sustatzen dituen erakunderen batean lanean aritzea.
Deustuk eskaini zizkigun jarduerei esker "Creando futuros" elkartea ezagutu nuen, 2011ko otsailean sortua eta Nazioarteko Integrazio eta Lankidetzaren alde lan egiten duena. Bi urte daramatzat haiekin elkarlanean, eta gaur-gaurkoz argi daukat horretan jarraituko dudala.
Creando Futuros Euskadin dago, eta lan bikoitza egiten du bertan. Alde batetik, Saharaz hegoaldeko migratzaileen integrazioa sustatzen du, zenbait ikastetxerekin garapenerako hezkuntzaren arloan arituz eta ikasleen arteko elkartasuna sustatuz. Eta, bestetik, Senegalen lanean, zehazki Mbourren eta baliabiderik gabeko beste eremu batzuetan. Garapenerako lankidetza-lanak egiten dira bertan, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta elikadura sustatuz. Azken helburua beti da jatorrizko herrialdean bizi-baldintza hobeak ahalbidetzea, biztanleek emigratu beharrik izan ez dezaten.
Nik egin dudan boluntariotza jarduera gazteei zuzenduta dago. Kolektibo horrekin, Creando Futurosek bi helburu nagusi ditu. Lehenik eta behin, aisialdiko haur-koloniak daude, hiriko adingabeek duten oporraldia aprobetxatzea bilatzen dutenak. Horretarako, kirol-, musika-, plastika- eta bestelako jarduerak egiten dira. Jarduera horiek guztiak inklusiboak dira, eta erabiltzera ohituta ez dauden material espezifikoak erabiltzen dira. Jarduera honetan begirale rola hartzen dugu, hori bai, beti GGKEko arduradunen laguntzarekin.
Bigarren helburua boluntarioei garrantzi handiko bizi-esperientzia eskaintzea da, beste kultura batekin ikasi eta bizitzeko, eta ikusteko eta egiteko beste modu batzuk aurkitzeko aukera ematen diguna.
Esperientzia horretatik gehien nabarmenduko nukeena da nola sustatzen den gizarte-eredu hori. Eredu horretan, pertsona guztiek dute garatzeko aukera, eta, aldi berean, pertsona aske eta beren kabuz bizirauteko gai izateko beharrezko baliabideak eskura ditzakete.
Elkarte honek Euskadiren eta Senegalen arteko elkarlanerako erreferente izateko egiten duen lana miresgarria da, eta horregatik, gaur egun, Creando Futuros programan boluntario izaten jarraitzen dut.