Giza eskubideei eta boluntariotzari buruzko hausnarketa egin dute berrogeita hamar bat lagunek

BizkaiaGara eta bForoa -k, Bizkaiko gizarte-erakundeetako boluntarioen dinamizazioaz eta kudeaketaz arduratzen diren pertsonen guneak, ‘Giza Eskubideen ikuspegitik laguntzea' jardunaldia antolatu zuten Bizkaia Aretoan goizeko 10: 00etatik 13:00etara, akonpainamenduaren esparruan etikari buruzko gogoetak partekatzeko helburuarekin.

Jornada Acompañamiento con Mirada de Derechos Humanos

BizkaiaGara eta bForoa-k, Bizkaiko gizarte-erakundeetako boluntarioen dinamizazioaz eta kudeaketaz arduratzen diren pertsonei zuzendutako guneak, antolatutako "Giza Eskubideen ikuspegitik laguntzea" jardunaldiaren helburu nagusia boluntariotzaren alorreko askotariko profilak dituzten pertsonen hausnarketak bildu eta elkartrukatzea izan zen. Eider Cadierno Amat eta Maria Gutierrez BizkaiaGara-ko proiektu-teknikariek nabarmendu zutenez, “garrantzitsua da hausnarketa egitea giza eskubideen etikaren inguruan, ekintza boluntarioari dagokionez”.

Bere aldetik, Susana Cuestak, Caritas Bizkaiako kide eta jardunaldiaren lehen zatian moderatzaile gisa jardun zuenak, boluntariotzaren eremuan giza eskubideei buruz hitz egiten denean garrantzitsuenak diren gaiak mahaigaineratu zituen: “Garrantzitsua da agerian uztea nola kokatzen garen errealitatearen aurrean eskubidedun subjektu gisa, geure eskubideen edukia ezagutzen dugun, eskubideen urraketak detektatzeko gai garen, eskubideak urratzen direnean zer egin dezakegun, boluntariotza egiten dugunean pertsonei beren eskubideak ezagutzen laguntzen ari garen…” Era berean, Cuestak azpimarratu zuen duintasuna dela eskubideen subjektu egiten gaituena.

Nereida Barrikartek, Aspanovas-eko erabiltzaile eta bazkideak, bere esperientzia pertsonala kontatu zuen eta giza eskubideekin lotu zuen erabiltzailearen ikuspegitik: “Gure semearen gaixotasuna sendatzeko eta zaintzeko egiten ari zitzaizkigun mesede gisa bizi izan genuen momento hura. Batzuetan, giza eskubideak urratzen dira guk ezagutu ere egin gabe. Laguntzen digutenean, gure kasuan osasunaren esparruan, pribilegio gisa ikusten dugu, eta ez eskubide gisa”.

Luis Mari Aranak, duela 30 urtetik Argia Fundazioko boluntarioa eta erabiltzailea, diagnostikatutako osasun mentaleko nahasmendua duen pertsona da. “Gure kolektiboan, askotan ez gaituzte sinesten eta ez gaituzte kontuan hartzen, errealitateaz jabetzen ez bagina bezala egiten dute. Batzuetan, familiak berak ere gehiegi babesten gaitu”.

Laura Gonzalezek, Save the Children Euskadiko boluntariotza-taldearen koordinatzaileak, honako galdera hau egin zuen: "Zein lekutan daude haurrak gizartean? Eskubideen subjektu gisa tratatzen al ditugu? Ez diegu haurrei ahotsa ematen, helduok erabakitzen dugu haien ordez. Oinarrizko eskubideen urraketa da, eta etengabe egiten da haurren kasuan. Boluntarioen eskubideak ere ez ditugu ezagutarazten, eta hori ere elkarteen erantzukizuna da”. 

Lekukotza horiek entzun ondoren, dinamika aktiboei eta talde-lanari ekin zitzaien, bertaratutako pertsonen artean esperientziak partekatzeko eta boluntariotzaren ikuspegitik giza eskubideei eta laguntzari dagokienez hobetzeko alderdiak bilatzeko.

Jardunaldiaren amaiera Aitor eta Ivan de Bocabeats Comedia dueto komikoak egin zuten, erritmoaren bidez jardunaldi-amaiera dinamikoa sinbolizatzeko.